ELAk borroka berrindartuko du Espainiako Gobernuak, Ciudadanosek eta PPren babes 'esperpentikoak' onartutako lan erreformaren aurka
ELAren iritziz, EAJk eta EH Bilduk Dekretua arbuiatu izana, albiste ona ez ezik, aktibo bat izan behar dela ere aldarri batzuk, esaterako euskal hitzarmenen lehentasuna, kaleratze errazaren aldaketa edota EEEen baimen publikoa, etorkizuneko negoziazioetan lehentasun politiko bilaka daitezen. Hain zuzen ere, ELAk nabarmendu du euskal gehiengo politiko eta sindikalek agertu duten kontrako jarrerak agerian utzi duela erreforma honen zilegitasun eza Euskal Herrian.
Gainera, konfirmatu da erreformaren onarpena patronalarentzako garaipena dela, ez baitira Zapateroren eta Rajoyren erreformak indargabetu, ez eta bere punturik kaltegarrienak ezabatu ere. Eskuineko hainbat alderdik, esaterako Ciudadanos, UPN eta PdeCat-ek, hala aitortu dute: erreforma hau ez da egin eskubideak berrezartzeko, baizik eta patronala asetzeko. Gainera, PPren beharrezkoa zen boto batek salbatu du Diaz ministraren eta UGT-CCOOen akordioa: gertatutakoak egoera erridikulu batean utzi du elkarrizketa sozialaren papera.
Yolanda Diaz ministroak, PSOEk eta Unidas Podemosek beren programa ez dute bete, eta negoziazioa mugatu dute elkarrizketa sozialeko mahaiak direlako horietara, non CCOOk eta UGTk ez duten estutzen eta patronalak gogor eusten dien hainbeste botere eman dioten erreformei. PSOEk eta Unidas Podemosek eragotzi egin dute Dekretua Kongresuan eztabaida dadin; jokabide honek nekez dauka azalpen demokratikorik; finean, alderdiok patronalaren eta botere ekonomikoen aurrean duen jarrera otzana frogatzen du. CCOO eta UGT nabarmen geratu dira, negoziatzeko botere eskasa dutelako eta CEOErekin hitzartutako testuan hobekuntzak sartzeko gauza izan ez direlako.
Bestalde, ELAk uste du EAJk eta EH Bilduk erreforma honi onespena eman ez izana aukera bat izan behar dela orain landu ez diren kontuak (kaleratzeak, EEEak, hitzarmenen lehentasuna…) bi alderdion lehentasun bihur daitezen Espainiako Gobernuarekin etorkizunean negoziatzerakoan. Gaur inoiz baino areago ELAren ekintza sindikalak lehentasun bat du, gaur Kongresuan bozkatu den erreforma gainditzea eta bertoko marko laborala defenditzea.