ELAk CC OOen Elgoibarko egoitzaren aurkako erasoa arbuiatu du

2004/09/23

Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak guztiz arbuiatu ditu bart gauean Elgoibarren izan diren erasoak, besteak beste CC OO sindikatuaren egoitzaren aurkakoa. Elorrietak CC OOekiko bere elkartasuna adierazi du, eta gaineratu duenez, "honelako ekintzek amaitu egin behar dute, gure gizartean tentsioa areagotu besterik ez baitute egiten".