ELAk, CCOOk eta LABek udalen inplikazioa eskatu dute TAOren eta Gipuzkoako garabien hitzarmenak KPIaren araberako soldata igoerak izan ditzan

2022/07/20
Patronalaren proposamen erregresiboak, langileak pobretzea dakarrenak, hitzarmenaren negoziaziaoa blokeatzea suposatzen du

Gipuzkoako TAO zerbitzua azpikontratatuta dago udalerri gehienetan. Udalen diru bilketa zerbitzu honen bidez, handia da: Donostiako Udalak 7,8 milioi biltzen ditu urtean, Zarauzkoak 1,3 milioi eta Irungoak milioi bat euro inguru, besteak beste. Diru sarrera horietako zati handi bat lan hori ustiatzeko azpikontratatutako enpresetara bideratzen da, Estacionamientos y Servicios SA, Valoriza eta Gertek enpresetara, besteak beste. Horiek guztiak ASESGA Estatuko patronalak ordezkatzen ditu.

Enpresen onurak gorabehera, ELA, CCOO eta LAB sindikatuek salatzen dute ez dituztela plegu publikoak osorik betetzen, eta ohikoa dela hitzartutakoa baino langile gutxiago egotea edo leku bateko langileak eta beste udalerri batean erabiltzea, besteak beste.

Egoera horri gehitu behar zaio TAOren eta Gipuzkoako garabien hitzarmena berritu gabe dagoela 2020tik, eta negoziatzen urtebete eman ondoren ez dela aurrera urratsik egin, patronalak proposamen atzerakoiak baino ez baititu egin, langileak pobretzeko. KPIaren araberako igoerekin erosahalmena bermatzea eta urteko lanaldia murriztea dira sindikatuen aldarrikapenak.

Negoziazioaren blokeo horren aurrean, sindikatuek uste dute udalen inplikazioa beharrezkoa dela, zerbitzu publiko horren azken arduradunak baitira.