ELAk CECOBIK eta BIZKAIDENDAKEK Ehunen Merkataritzako hitzarmen kolektiboa sinatu dute
Akordioaren oinarri gisa hartu da duela bi urte ELAk eta Bizkaidendak patronalak sinatu zuten ituna, eta honako edukiak ditu:
-
Hitzarmenaren iraunaldia: 2009ko urtarrilak 1 - 2015eko abenduak 31
-
Erreformaren aurkako klausulak:
-
Ultraaktibitatea izatez mugagabea litzateke, ezpada EAE mailan edo beste eremuren batean hitzarmena ordezkatuko lukeen beste bat dagoela; kasu honetan 36 hilabetera mugatuko litzateke. Gainera, estatu mailako hitzarmenen injerentziaren aurka ere blindatuta dago.
-
Hitzarmena ez aplikatzeko aukeraren kontra ere blindatu da. Edozein arbitraje edo ORPRICCEra (inaplikazio batzordea) jotzeko alde bakoitzaren gehiengoak ados egon behar du.
-
Malgutasuna mugatzen du.
-
-
Soldata igoerak hitzarmenaren iraunaldiko urte guztietarako.
-
Orduko 6 euroko plus bat ezartzen da txandaka lan egiten dutenentzat, 20.30etatik aurrera dihardutenean.
-
Lanaldi partzialeko kontratuak arautzen ditu; kontratua egiteko gutxieneko lanaldia asteko 20 ordu dira; egiten diren ordu osagarrien zati bat kontsolidatu egiten da.
-
Bizkaiko merkataritzako langileek urtean lau larunbatetan jai hartu ahal izango dute.
-
Gainerako baldintzak: udako larunbat arratsaldeetako atsedena, antzinatasuna, aldi baterako ezintasuna... aurreko hitzarmenetakoak mantentzen dira.
Gainera, ELAk eta merkataritzako patronalak EAE eremurako Merkataritzako Akordio Marko bat ere hitzartu dute; honek lurralde bakoitzeko hitzarmen probintzialei aplikazio lehentasuna ematen die, saihesteko estatu mailako akordio markoek edota hitzarmen sektorialek gaiak ebastea hitzarmen probintzialei; asmo honekin ari dira sektore batzutan.
ELAk oso iritzi ona du sektorean hainbat urtetako borrokaren ostean lortu den akordio honetaz. Izan ere, aurrerapausoak baino ez ditu jasotzen; haatik, ELAk gehiengo absolutua ez duen sektore batzutan sindikatu batzuk puntu erregresiboak onartu dituzte (soldata edota antzinatasun izoztua). ELAk zoriondu nahi du bere militantzia hauteskunde sindikaletan egin duen lanagatik, posible egin baitute gehiengo absolutua berriro lortzea.