Nafarroako ehungintza merkataritza
ELAk CEN salatu du hitzarmena negoziatzera behartzeko

Ehungintzako merkataritzaren hitzarmenik ez dago 2009tik. Patronal elkarterik ez zegoenez, eta PPren 2012ko lan erreformaren ondoren hitzarmenen ultraaktibitatea mugatu zenez, sindikatuek ez zuen negoziazio mahaia eratzea eskatu, hitzarmena guztiz desagertzeko arriskuaren aurrean.
Hitzarmenen ultraaktibitatea berreskuratzen duen 2022ko lan erreformaren ondoren, ELAk, sektoreko sindikatu nagusiak, negoziazioari ekiteko prozedura ireki zuen, soldatek galdutako erosahalmena berreskuratzeko eta 13 urteko geldialdiaren ondoren eskubideetan aurrera egiteko.
Orain arte ezinezkoa izan da negoziazio mahaia formalki eratzea, nahiz eta ELAk hainbat bilera egin dituen sektoreko enpresekin negoziazio hori gauzatzeko. Estatu mailako patronalekin ere hitz egin da, bide posible guztiak agortzeko ahaleginean. ELAk, LABekin batera, hiru greba egun ere deitu zituen 2023. urtearen amaieran.
Emaitzarik ez zegoenez, ELAk CENi dei egin zion, enpresa elkartea izanik, patronal sektorialik ez dagoen eremuetan legediak patronal subsidiarioa izateko ahalmena ematen diola iritzita. Hala ere, CENek ere muzin egin zion erantzukizun horri, eta ez zen ELAk deitutako bilerara joan.
ELAk uste du CENek negoziatzera esertzeko betebeharra duela, eta, horregatik, patronala auzitara eraman du, betebehar hori judizialki zehaztu dadin eta negoziazio mahaia behingoz eratu dadin.
Tamalgarria da patronalak dagokion erantzukizuna aitortu behar izateko epaitegietara jo behar izatea. Are gehiago sektoreko soldatak 16 urtez izoztuta daudenean eta % 30,3ko erosahalmenaren galdu denean.
Ehungintzaren sektoreko langileek Nafarroan hitzarmena izatea merezi dute. Eta ELAk hori lortzeko bideak agortuko ditu.