ELAk CIG eta Galiziako herria zoriondu ditu `Día da patria´ ospatzen ari diren egunean

Sendoa da Euskal Herria eta Galiziaren arteko lotura. Galizia gertuko herri bat da, gure eskualde guztietan ere arrasto sakona duena, Euskal Herrira etorkizun hobe baten bila etorri ziren langileei esker. Galizia, Euskal Herria bezala, nazio bat da, baina ez zaio uzten askatasunez erabakitzen.
Asko dira, halaber, Galiziako eta Euskal Herriko langileok historikoki partekatu ditugun borrokak, hala nola gure herrialdeetan lan-harremanen esparru propioa izateko aldarria. Eta bide horretan, ELAk CIGekin egin du topo, klase sindikatu nazionalista, biok klase herritarren aldeko nazio subiranotasunaekin konprometituta. Inoiz baino beharrezkoagoa da hori, langileak gero eta pobreagoak direlako eta proiektu politiko neoliberala, ekozida eta autoritarioak gero eta indar handiagoa duelako.
Horregatik, gaur, `Día da patria´ dela aprobetxatuta, Euskal Herritik besarkada bat bidali diegu CIGi eta Galiziako herri osoari. ELAko eta MANU ROBLES-ARANGIZ fundazioko zenbait kide izango dira CIGak antolatutako ekitaldietan.
Viva Galiza Ceive e Popular!