ELAk, CIGek eta CSCk kanpaina bultzatuko dute lan-erreforma indargabetzea eskatzeko

2021/02/18
Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako sindikatuek Kongresuan beharrezkoak diren lege aldaketak bultzatzeko mobilizazioak iragarriko dituzte datorren astean.

ELA, CIG eta CSC sindikatuek kanpaina bateratua bultzatzea adostu dute, Diputatuen Kongresuan egin beharreko lege-aldaketak behartzeko, azken lan-erreformak indargabetzeko eta agenda soziala indartzeko; izan ere, premia hori are larriagoa da egungo pandemia eta langileriaren pobretze orokorraren egoeran.

Kanpaina horren inguruko xehetasunak datorren astean aurkeztuko dituzte, Euskal Herriko, Kataluniako eta Galizako hedabideentzako agerraldi batean.