ELAk, CIMek eta UGTk elkarretaratzea egin dute Metro Bilbaoko bulegoen aurrean, hitzarmena defendatzeko

2022/07/05
Metro Bilbaoko sindikatuek mobilizazioekin jarraitzen dute hitzarmenaren alde. Gaur goizean elkarretaratzea egin dute Metroaren bulegoen aurrean, Nafarroa kalean. Bihar, uztailak 6, beste bilera bat egingo da zuzendaritzarekin eta, patronalaren jarreran aldaketarik ez badago, langileek lanuzte gehiago egingo dituzte uztailaren 7, 8 eta 9an, 19: 00etatik 21: 00etara.

ELAk, CIMek eta UGTk adierazi dute egoeraren erantzule direla zuzendaritza eta erakundeak, eurek baitira gatazka konpontzeko giltza. Egoera konpontzetik urrun, ordea, komunikabideak erabiltzen ari dira gizartea langileen aurka jartzeko.

Sindikatuen ustez, garraio publiko osoaren bidaiarien % 50 baino gehiago garraiatzen duen metroan ezin dira eduki plantillak egutegi deserregularizatuekin, erosahalmena bermatu gabe eta urratsik ekarriko ez duten proposamenik gabe.

ELAk, CIMek eta UGTk zuzendaritzari, Bizkaiko Lurralde Zentroari eta Aldundiari eskatu diete negoziazioa ez luzatzeko eta plantillaren aldarrikapenak serio hartzeko.