ELAk Correosek plantillaren lan-baldintzak okertu nahi dituela salatzen du

2022/06/01
Joan den urtarrilean hiru greba egun deitu ziren, Correosek plantillaren lan-baldintzak prekarizatzen zituen lan-sistema berria inposatu nahi zuelako. Enpresak atzera egitea erabaki zuenez eta negoziazio-aldi bat irekitzeko prest zegoenez, greba bertan behera geratu zen.

Baina, tamalez, enpresak hitzarmen kolektiboaren negoziazio-mahaia ireki du, plantillan murrizketak egiteko eta zerbitzu publikoa pribatizatzeko politika eta planteamendu berari eutsiz.
ELAk salatu du Correosek plantillaren lan-baldintzak okertzeko eta lanpostuak amortizatzeko asmoa duela.
Horregatik, ELAk, LAB eta ESKrekin batera, elkarretaratzea egin du Bilboko Correosen egoitzaren aurrean.

Irakurri hiru sindikatuen oharra