ELAk Cyster Clean enpresak ez duela askatasun sindikala onartzen salatu nahi du

2006/04/10

ELAK Cyster Clean enpresaren aurkako protesta ekintza burutuko du apirilaren 12an Sestaoko ontziolaren sarreran, goizeko 10:30tan. Cyster Clean enpresak hiru langile kalera bota berri ditu, hauteskunde sindikaletan ELAren zerrendetan aurkeztuko zirela jakin zutenean.

ELAk Cyster Clean enpresak askatasun sindikala ez duela onartzen salatu nahi du; ez da ahaztu behar Cyster Clean PSOE eta UGT inguruko militanteei lotuta dagoela. Era berean, oso larria da ontziolaren zuzendaritzak azpikontrata honen aurkako neurririk ez hartzea, enpresa honen irregulartasunak lehen eskutik ezagutzen dituen arren.

PROTESTAS POR DESPIDOS ANTISIDINDICALES EN CONTRATAS DE LA NAVAL