ELAk datorren astearterako ordezkarien batzarra deitu du mobilizazio gehiago proposatzeko
2016/11/18
Zahar-etxeetako patronalak lan-hitzarmena negoziatzeko borondaterik ez duenez eta orain arte Bizkaiko Foru Aldundia gatazkaren konponbidea lortzeko inplikatu ez denez, ELAk datorren astearterako, azaroak 22, ordezkarien batzar bat deitu du; oraingo blokeoa gainditzeko mobilizazio egutegia izango da puntu nagusia.
Azken asteetan ELAk bilerak egin ditu egoitzetako erabiltzaileen senideekin, baita alderdi politiko, erretiratuen elkarte eta feministekin, Bizkaiko egoitzak eta beharginen lan-baldintzak zein egoeratan dauden azaltzearren.