ELAk dei egiten die bere afiliatuei ekainaren 10ean Gure Esku Dagok antolatutako ekimenean parte hartzera
2017/06/08
Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago herri ekimenak ekitaldi bat antolatu du ekainaren 10erako, larunbata, Bilbon (17:30, Plaza Eliptikatik Euskadi Plazara). ELAren ustez ekitaldi honek ikuspegi nazionala emango die orain arte erabakitzeko eskubidearen alde eskualde eta herrietan egin diren galdeketei.
Kontsulta hauek eskubide baten aldeko gizarte zibilaren ahalduntze ariketa praktiko bat dira; zoritxarrez, eskubide honek ez du izaten ari bere adierazpena erakundeetan. Zentzu honetan, ELAk ezinbestekotzat jotzen du gizarte aktibazio soberanista bat.