ELAk dei egiten die gainerako sindikatuei segurtasun pribatuko hitzarmenak hemen negoziatzeko

2008/06/18
ELA sindikatuko Segurtasun Pribatuko sektoreak ordezkaritza ere baduten beste sindikatuei (CCOO-UGT-USO) deitu die datorren astelehenean, hilak 23, bilera egiteko, eta bertan lan-planaren xehetasunak azaltzeko, beti ere segurtasun pribatuko hitzarmenak, Nafarroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan negoziatzeari begira.

ELAren ustez, sektore horretan lan egiten dutenak baldintzak hobetzeko beharrez daude, zeren segurtasun pribatuko langileek lanaldi amaigabeak burutu behar dituzte, baleko soldata bat irabazi nahi badute. Egoera horren arrazoia, neurri handi batean, Estatuko hitzarmena aplikatzetik dator; izan ere, Estatuko hitzarmena ez dator bat Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileen beharrizanekin.

ELA lanean ari da sektoreko delegatuekin arazo horri heltzeko; baina horretarako beharrezkoa da indarrak batzea, eta sektorean dauden beste sindikatuekin batera joatea. Datorren urtean, 2009an, Estatuko hitzarmena berritzeko negoziazioa egin beharko da; orduan paregabeko aukera izango dugu negoziazioa lurralde-mailan irekitzeko.