ELAk dei egiten du euskal presoen eskubideen aldeko azken ostiraleko elkarretaratzetan parte hartzera

2010/12/29
Abenduak 31rako, hileko eta urteko azken ostirala izanik, Euskal Herriko hiri eta herrietan euskal presoen eskubideen aldeko hainbat elkarretaratzeak antolatu ditu Etxerat-ek.

ELAk urgentziazkoa jotzen du dispertsio eta isolamendu politikarekin amaitzea eta, era berean, urgentziazkoa da kondena luzeak bete arren eta gaixotasun larriak izan arren  presoak giltzapean mantentzen dituzten neurriak indargabetzea.

 

 

Haatik, ELAk elkarretaratzetan parte hartzeko deia luzatzen die bere militanteei eta gizarteari orohar eta, beste behin, presoen eskubideen defentsan duen konpromisoa berresten du.