ELAk dei egiten du maiatzaren 11an pentsioen alde izango diren mobilizazioetan parte hartzera

ELAk hiru gai nabarmendu nahi ditu: lehena, pentsio duinagoak lortu beharra; gutxieneko zenbatekoa 1.080 eurokoa izan dadila, Europako Karta Sozialean ezarritako irizpideen arabera; hirugarrenik, pentsioak berton erabaki behar direla.
Lehenik eta behin pentsio-sistema publikoa sendotu beharra dago. Pentsio-sistema osagarri edo pribatuak ez dira harentzako alternatiba. Beharrezkoa da pentsio-sistema publikoaren estaldura hobetzeko borrokatzea, eta azken hamarraldietan ezarri diren murrizketak bertan behera uztea. Izan ere, azken hauek eragin dute pentsio berriak txikiagoak izatea, erretiro adina atzeratzea eta eros-ahalmena galtzea, batik bat, kontuan izanik jendarteko sektorerik ahulenek -esaterako, emakume pentsiodunek- dituzten pentsio kaskarrak eta pobrezia.
Azkenik, pentsioak berton erabaki behar dira. Gizarte-Segurantzari buruzko benetako erabaki-ahalmena beharrezkoa da. Kudeaketa eskualdatzeak ez du egungo pentsio ereduaren arazorik konponduko, are gutxiago EAJk eta PSE-EEk egungo gobernua osatzean adostu zuten moduan, partziala eta baldintzatua baita.