POLITIKA

ELAk dei egiten du Sare Herritarrak larunbatean deitu duen manifestazioan parte hartzera

2026/01/07
ELAk dei egiten du Sare Herritarrak larunbatean deitu duen manifestazioan parte hartzera
Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa Bilbon izango da, 17:00etan La Casillatik abiatuta, ‘Ezin da gehiago luzatu’ lelopean.

ELAk bat egin du Sare Herritarrak datorren larunbatean euskal "presoen eskubideak defendatzeko eta, batez ere, Euskal Herrian konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko apustua egiteko" deitu duen manifestazioarekin.

Aurten 15 urte beteko dira ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu zuenetik. Hala ere, euskal presoek salbuespen egoerak pairatzen jarraitzen dute. Sare herritarrak dioen bezala "arrazoi asko daude urtarrilaren 10ean berriz eska dezagun salbuespenik gabeko espetxe politika arrunta aplika dezatela".

Giza eskubideen aldeko errebindikazio hau azpimarratzeko, Sare Herritarrak gaineratu du “preso hauen eskubideen defentsak ondoan behar duela haien indarkeriaren edo beste indarkeria batzuen ondorioak jasan zituztenen eskubideen eta sentimenduen aitortza”.

Bada garaia euskal presoen salbuespen egoerarekin amaitzeko. Egoera hau ezin da gehiago luzatu. 

Mitxel Lakuntzak parte hartuko du eta adierazpenak egingo ditu 16,30etan, La Casillako kioskoan.