URRIAK 12

ELAk gaitzetsi du mobilizazio faxista baimentzearen erruz herritarren aurkako epaiketak egotea

2026/01/20
ELAk gaitzetsi du mobilizazio faxista baimentzearen erruz herritarren aurkako epaiketak egotea
Urriaren 12an Euskal Herrira etorritako faxista talde bati Eusko Jaurlaritzak mobilizatzeko aukera eman zien eta, ondorioz, babesa eskaini zien. Faxistak armatuta heldu ziren eta Gasteizko herritarrak kolpatu zituzten. Aurre egitera joan ziren herritarrak zigortu nahi dituzte orain.

Urriaren 12an, Eusko Jaurlaritzak mobilizatzeko baimena eman zion Euskal Herrira iritsitako faxista talde bati, baita babesa eskaini ere. Faxistak armatuta iritsi ziren eta Gasteizko herritarrak jipoitu zituzten.

ELAren ustez, onartezina da hainbat lagunen aurkako epaiketak izatea urriaren 12an Euskal Herrira heldu ziren faxistei aurre egitegatik. Zehazki, urtarrilaren 20an izango da epaiketa. Sindikatuaren ustez, Segurtasun Sailak urriaren 12an hartutako erabaki txarraren ondorio da; izan ere, faxista talde baten mobilizazioa ahalbidetu zuen. Gauzak horrela, ELAk eskatu du mugimendu faxistari debekatzea Euskal Herriko kaleak erabiltzea eta Segurtasun Sailak bere aurka egitea.

Euskal Herrian ezkerreko mugimenduek bere jarduera politikoa normaltasunez egiteko aukera izan ohi dute, bileren bidez zein kaleetan. Beste lurralde batzuetan ezkerreko militanteak jipoituak izaten dira bere jarduera politikoa garatzen saiatzen direnean, kaleetan kartelak jartzean adibidez. Faxismoaren hedapena ematen ari dela salatzean, ELAk ez du eztabaida soilik balio eta kultura demokratikoaren espazioan kokatzen, baita oinarrizko eskubidez zibil eta politikoenen espazioan ere. Faxismoaren hedapena zaurgarrien direnen aurkako gorroto mezuak zabaltzean datza, baina baita adierazpen, manifestazio edo militantzia politikorako eskubidean ere.

Urriaren 12an Euskal Herrira probokatzera etorritako faxistek ez zuten soilik probokazio bat antzeztu nahi izan, Euskal Herrira ezkerreko militante eta militante independentisten aurkako jazarpen kultura ekartzera etorri ziren. Euskal Herrian ere bertoko faxistak badirelako, nahiz eta ez duten egituraketa politiko trinkorik eta ez duten beste lurralde batzuetan bezala beldurra hedatu. Probokazio horren adibide da etorritako faxistak armatuta egotea eta aparkatu ondoren kalean ziren herritar arruntak mehatxatzen eta jotzen aritu izana.

Urtarrilaren 20an faxistei zuzenean aurre egitea erabaki zuten pertsonen aurkako epaiketak hasiko dira. ELAk ez du indarkeria sostengatzen eta faxistei kaleak desobedientzia baketsuaren eta jendetsuaren bidez kentzearen aldekoa da. Hori esanik, ELAk argi du elkarbizitzari eraso Euskal Herrian faxismoak egiten diola eta onartezina iruditzen zaio Euskal Herrian Ertzaintzak faxistei babesa eskaintzea herritar guztiengan beldurra hedatzeko eta ezkerrari mehatxu egiteko.

Esandakoarengatik, ELAk uste dut Segurtasun Sailaren erabaki okerrak ezin dituela ekarri urtarrilaren 20ko eta ondorengo epaiketak eta urriaren 12ko egoerak berriz ez gertatzeko baldintzak sor behar direla. Hau da, ELAk eskatzen du mugimendu faxistari Euskal Herriko kaleak erabiltzea debekatu dakiola eta Segurtasun Saila beraien aurka jardun dadila.