Nafarroako itunpeko irakaskuntza

ELAk deituta elkarretaratzeak egin dira itunpeko ikastetxeen ateetan negoziazio mahaian sindikatuen presentzia eskatzeko

2024/04/23
Nafarroako itunpeko irakaskuntzako akordioa ikasturte amaieran iraungiko da, eta ELAk 3 bandatan negoziatzea eskatzen du.

ELAk Nafarroako itunpeko ikastetxeetan dituen ordezkariak eta afliatuak ikastetxe bakoitzaren aurrean bildu dira kontseilariari eskatzeko hurrengo ikasturteetarako akordio berria patronalekin negoziatzen ari den mahaian sindikatuak ere egon daitezela.

Hala izan zen 2015-19 legegintzaldian, eta egungo kontseilaria ere 3 aldeko mahaiarekin bildu zen agintaldiaren hasieran, orduan zegoen akordioa luzatuz eta beste bat negoziatzeko konpromisoa hartuz. Hala ere, 2020ko maiatzetik sindikatuak mahaitik kanporatu zituen eta patronalekin bakarrik negoziatzen du.

ELA akordio horretatik haratago ere badoa, itunpeko irakaskuntzako Estatuko Hitzarmen eskasa osatzeko balio baitu, eta nahiko luke Hezkuntzako kontseilariak, irakasleei hilero nomina ordaintzen dienak, sektoreko Nafarroako 1. hitzarmenaren negoziazioa bultzatzea mahaian.