ELAK deituta, greba hasi dute Petronorreko langileek negoziazioan enpresak aurrerapausoak eman ditzan

2023/02/03
Gaur ostirala, 14:00etan hasi da greba eta asteleheneko 6:00etara arte luzatuko da. Azken bilerara enpresak ezer berririk eraman ez izana kritikatzen dute.

Iaz, 300 milioi euro baino gehiagoko irabaziak izan zituen Petronorrek eta, hala ere, ez die langileei KPIaren igoerak ezarri tauletan, ELAko atal sindikalak adierazi duen moduan. Beste hainbat aldarrikapena ere dituzte, Negoziazio Mahaian eztabaidatu nahi dituztenak.

Enpresak jarrera aldatu ezean, otsailaren 9an bilera egingo dute langileek, hurrengo urratsak zehazteko.