bilboko udala

ELAk deitutako lanuztaren ondoren udalak atzera egin du

2024/06/14
Hasierako erabakia aldatu eta Lan eskaintza Publikoetan lehiaketa fasea txertatuko du. Langile interinoen esperientzia eta formakuntza kontutan hartua izan dadin.

Giza Baliabideen Sailak jakinarazi du martxan dauden LEPak lehiaketa-oposizio formatuan egingo direla, hots, hasierako irizpidea aldatu eta esperientzia eta prestakuntza kontuan hartuko direla.

ELAk, asmoa plazaratu zenetik udaleko langileok emandako erantzuna nabarmendu nahi du. ELAren ustez, bai asanbladan eta bai atzoko lanuztean jendeak erakutsi duen inplikazioak ezinbesteko mugarriak izan dira Udalaren jarrera aldaketa horretarako.

Baina jendea mobilizatzera eraman guten aldarrikapenak haratago doaz: Negoziazio mahaian aurrerapausoak eskatzen ditu ELAk.

Aldarrikatzen du:

  • Langilegoa Gaztetzeko-Enplegu Plana: Erretirorako trantsizio egokia eskaintzeaz gain, bertako langileek sortutako lanpostu hutsak beteko direla bermatuko duena, lanpostuen amortizazioak edo pribatizazioak saihestuz.

  • Azken urteetan galdutako erosmen ahalmena berreskuratzea.

  • Kalitatezko karrera profesionala aurrera eramatea.

  • Telelan plan on bat.

  • Hitzarmena berritzea eta modernizatzea.

  • Udal-zerbitzuen pribatizazioaren amaiera.

Gainera, Udalak etorkizuneko LEPetarako oposizio hutsaren aldeko aldebakarreko irizpideari eusten jarraitzeak kezkagarria da. Oraingoan gertatu den bezala, ELAko atal sindikalen aurrez aurreko oposizioa izango duela aurreratzen dugu.

Horregatik guztiagatik, errebindikazio-izaerari eta mobilizatzeko gaitasunari eustearen garrantzia baieztatu eta gero, hau ez dela amaitu esaten du ELAk, oraindik helburu asko bai daude lortzeko eta horien alde borrokatzen jarraitu behar delako.

Horretarako, aurrerantzean gainontzeko sindikatuek indarrak batzea eta helburuak ez ezik mobilizazioak ere partekatzearen alde agertzen da ELA. Mobilizatzeak beti merezi duelako.