ELAk demanda sartu du Auzitegian Durangoko Egoitzan askatasun sindikala eta funtsezko eskubideak aintzat har daitezela eskatzeko

2005/06/08

8. Gizarte-auzitegiak tramitera onartu du Durangoko Uribarri egoitzako beharginen izenean ELAk funtsezko eskubideak aintzat har daitezen eskatzeko sartu duen demanda.

ELAren iritziz, greban dauden langileei eraiki den egoitza berrian ez dituztela onartuko mehatxu egin dietenean funtsezko eskubideak urratzen dira.

Bizkaiko Bideak-ek, Aita Mennik, Durangoko Udalak eta Aldundiak ere iragarri dute grebarekin bat egin ez duen beharginak kontratatuko dituztela; alabaina, greban dagoen eta gatazka negoziatzeko eta konponbide bat bilatzeko eskaria egin duen jendearentzat kaltea izango ei da.

Honi buruzko epaiketa uztailaren 7an goizeko 10etan izango da Bilbon.