ELAk dispertsio politikaren amaitzea eskatzen du

2005/11/02

Bi presoren heriotzak suposatzen duen zorigaitzaren aurrean, kasu honetan Soriako espetxean, ELAren espetxeetako arlo sindikalak honako hau eskatzen du, beste behin:

1.- Espainiako Espetxe Erakundeetako zuzendariari ikerketa zorrotz eta garden bat, bi heriotzak gertatu diren baldintzak argitzeko.

2.- Horrelako ezbeharrak eragotzi eta Espainiako Estatuko espetxeetan indarkeriaren edo norberak bere buruaz beste egin duten lagunen kopuru handia saihesteko neurriak hartzea behingoz.

3.- Behingoz dispertsio politikarekin amaitzea. Dispertsioak eta badaezpadako neurri prebentibo egokiak ez hartzeak horrelako ondorioak eragiten ditu.

4.- Azkenik, ELAren espetxe arlo sindikalak Espainiako Espetxeetako Zuzendaritza Orokorreko arduradunek horrelako ezbeharrak ez gertatzeko behin eta berriz azaldu duten ezintasuna salatu nahi du, haiek direnean horrelako ezbeharren arduradun nagusiak.