Carlos Garaikoetxearen heriotza

ELAk doluminak adierazi nahi dizkio senideei eta Eusko Alkartasuna alderdiari

2026/05/04
ELAk doluminak adierazi nahi dizkio senideei eta Eusko Alkartasuna alderdiari
Gaur Carlos Garaikoetxea, Frankismo ondorengo lehen lehendakaria eta Eusko Alkartasuna alderdiaren sortzailea, hil da 87 urterekin. Politikari nafarra EAEren instituzionalizazioaren eta autogobenuaren bultzatzaile garrantzitsua izan zen 80. hamarkada hasierako testuinguru konplikatuan. Garai hartan mugimendu abertzalearen erreferenteetako bat bihurtu zen. ELA sindikatuak doluminak adierazi nahi dizkie bere senideei, lagunei, Eusko Alkartasuna alderdiari eta Eusko Jaurlaritzari.