ELAk doluminak eman nahi dizkio hildako gaztearen familiari eta gertatutakoa argitzeko ikerketa sakona eskatu du
ELAk doluminik handienak eman nahi dizkie hildako gaztearen familia osoari eta hurbilekoei.
Gertatutakoa sakon ikertu behar da, eta oso garrantzitsua da gertakariei buruzko informazio guztia biltzea. Horrelako gertakari larrien aurrean, gardentasuna da berme handiena, bai herritarrentzat, bai oraingo eta etorkizuneko polizia-jarduerarentzat.
ELAk sistematikoki jakinarazi die Ertzaintzako, Foruzaingoko eta udaltzaingoetako arduradunei pistola elektronikoak arrisku handiak ekar ditzakeela, eta arrisku horiek kalte larriak eragin ditzaketela, baita arazo kardiobaskularrak, buruko asaldura edo nolabaiteko medikazioa duten pertsonak hiltzea ere, eta ezinezkoa dela esku-hartze baten aurrean patologia horiek detektatzea.
ELAk ez ditu bere gain hartzen irakurketa korporatibo hutsak. Uste baitu irakurketa horiek ez dutela batere laguntzen herritarren zerbitzura egon behar duen zerbitzuan. Ikerketak frogatu behar du pistola elektronikoaren erabilerak edo bestelako egoerak eragin ote duten santurtziar gaztearen heriotza.