ELAk EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean bere partaidetza etetea erabaki du

2008/06/05
ELAren hitzetan, organismo antzua da EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Soziala (KES). Aholkularitza-organo baten itxura eman nahi zaio, baina patronalak ez du aipatzerik ere nahi gai garrantzizkoenak; erakundeei, berriz, bost axola KESren iritzia.