EAEko suhiltzaile zerbitzu ezberdinetarako EPEaren zirriborroa atzera botatzea exijitzen du ELAk

Suteak Itzaltzeko eta Salbamenduko Prebentzio-zerbitzuetan aldi baterako langileen kopurua onartezina da. ELAk urteak daramatza lanean erakundetan zerbitzu horietako langileak egonkortzeko prozesuak abiarazteko. Izan ere, zerbitzu publikoak indartzeko ezinbestekaok dira langile egonkorrak izatea.
Azken egunotan, hainbat erakunderen EPE bateratuaren prozesurako oinarrien zirriborro bat helarazi digute. Proposamen horrek ez du langileak egonkortzearen alde egiten. Are gehiago, egungo langile bat baino gehiagoren lanpostuak arriskuan jartzen ditu.
Arkautiko akademiak egindako zirriborroa ez da inongo forotan negoziatu edo kontsultatu, ezta zerbitzuetako langileekin edota horien ordezkariekin ere. Beraz, berehala erretiratzea eskatzen dugu.
ELAk, EAEko udal eta foru administrazioan gehiengoa duen sindikatua den aldetik, erakundeei eskatzen diegu prozesu bateratu batetara jo aurretik prozesu propioen alde egin dezatela, beren zerbitzuetan hilabete eta urteetan lanean ari diren aldi baterako langileak egonkortzeko.
Langile guztiei dei egiten diegu, instituzio bakoitzean, EPE propioen alde eta beraien lanpostuak egonkortzearen alde mobilizazioak antolatu eta parte hartu dezaten. Arabako Erakunde Autonomoan, ekainaren 3an, lanuztea deituta dago.
Era berean, dei egiten diegu ekainaren 1eko eta 5eko mobilizazioetan parte hartzera. Lanpostu egonkorren alde, zerbitzu publikoen alde.