ELAk egoera sozial eta ekonomikoaren azterketa aurkeztu du
2004/05/26
Maiatzean argitaratutako Egoeraren Azterketan Hego Euskal Herrian enpleguak urteko lehen hiruhilekoan izandako bilakaera aztertu du ELAko azterketa bulegoak, eta behin-behinekotasuna deka enpleguak gainditu beharreko oztopoa da ondoriorik nagusiena. Behin-behinekotasun maila onartezin hau, ekonomiek haziz jarraitzen duten testuinguruan ematen da, hori frogatzeko EAE eta Nafarroako ekonomiek 2003an zehar izandako hazkundeak aztertzen dira. Hileko puntako gaietan Europara begira jarri eta beronekiko gizarte babesean eta produktibitatean ematen diren aldeak aztertzen dira.
*Egoeraren Azterketa 96 zkia.