ELAk ehun langile baino gehiagoko Udaletako hauteskunde sindikal guztiak irabazi ditu orain arte

Azaroan, adibidez, hauteskundeak egin ziren Donostian eta Gasteizen. Gipuzkoako hiriburuan 2018an baino hiru ordezkari gehiago lortu zituen eta Arabakoan zituen hamar ordezkariak mantendu zituen, baina bigarren sindikatuaren botoen ia bikoitza jaso zuen. Donostian, gainera, nabarmendu behar da garaipena bai Udal funtzionarioen artean eta bai Udal laboralen artean izan zela. Eta horrekin batera, Donostia Kulturan, Musika Eskolan eta Donostiatik zerbitzuan ere.
Epe trinkoan, arrakastatsu
Irailan hasten da hauteskunde sindikal gehien dituen urteko epea, epe trinkoa legez ezagutzen dena. Eta aurten ELAk ehun langile baino gehiagoko udalerri guztietan irabazi du. Udal horietako ordezkari sindikalen erdia baino gehiago, % 57 hain zuzen, ELAkoa da.
ELA ziur da emaitza horiek udal administrazioan egin duen lanaren emaitza direla, bai enplegua kontsolidatzeko, pribatizazioari ateak ixteko eta bai lan baldintzak hobetzeko.