Eibarko “El Corte Ingles”en eraikitzen ari diren enpresak salatu ditu ELAk

2008/07/08
ELAk Eibarko “El Corte Ingles”en merkatal gune berriaren eraikuntzan ari diren enpresen aurkako salaketa jarri du Gipuzkoako Lan Ikuskaritzaren aurrean. Sindikatu honen iritziz Ibérica de Servicios y Obras, Amenabar eta gainontzeko azpikontratek ez dituzte Gipuzkoako lan hitzarmenean jasotzen diren lan baldintzak onartzen.

Era honetan, aipagarria da eraikuntza honetako gehiegizko erritmoa, langileentzako istripu arriskua nabarmenki handituz.

Bestalde, ELAk dioenez Gipuzkoako lan hitzarmenean jasotzen diren hamaika atal ez da betetzen eraikuntza honen lanetan. Adibidez, soldatak hitzarmenean jotzen direnak baino baxuagoak dira eta Geroa Borondatezko gizarte-aurreikuspenerako erakundearen saria ez da ordaintzen.