HAUTESKUNDE SINDIKALAK

EITB taldeko lehen sindikatua izaten jarraituko du ELAk

2023/02/24
EITB taldeko telebistan ospatutako hauteskunde sindikaletan berretsi da ELA izango dela lehen sindikatua herri honetako komunikazio talde publikoan

EITB taldeko enpresetan berritu diren hauteskundeak amaitu ondoren, ELAk 29 ordezkari izango ditu, guztira dauden 59 ordezkarietatik, atzo telebistan egindako hauteskundeetan ELAk 10 ordezkari lortu ondoren. ELAk garaipena erdietsi du Eusko Irratiko hiru hautes-eremuetan –Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta Radio Vitoria– eta lidergoa indartu du horrela. Orain 23 delegatutik 14 ditu. Eitb ENTEko hauteskundeetan hautatutako 5 ordezkariak ELArenak dira.  Halaber, Euskal Telebistako bi hautes-eremuetan –Miramon eta Bilbo– ELAk 10  ordezkari lortu ditu.

Hortaz EITB Taldeko hauteskundeak egin ostean honela geratzen da ordezkaritza: