ELAk EITBko Zuzendaritzarekin adostu du Eusko Irratian 39 langile automatikoki finkatzea

Joan den maiatzean Zuzendaritzarekin Eusko Irratian 106 plaza egonkortzeko akordioa lortu ondoren, Eusko Irratian gehiengoa duen ELA sindikatuak (Radio Euskadi, Euskadi Irratia eta Radio Vitoria) Zuzendaritzari planteatu zion Eusko Irratiko langileen finkapenean beste urrats bat egitea eta AENAren kasuan Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia jarraituz kolektiboaren zati bat automatikoki finkatzea negoziatzea. Negoziazio horren ondorioz, lortutako akordioaren arabera, hautaketa prozesu bat gainditu baina plaza atera ez zuten eta gaur egunean iruzurrezko kontratu batekin lanean zeuden irratiko 39 langilek lanpostua finkatuko dute, epaitegietara joan gabe.
Akordio hau eta maiatzean lortutakoa Euko Irratiko enplegu prekarioa egonkortzeko beste urrats bat da. Eta agerian uzten du Zuzendaritzak duela zazpi urte sustatu zuen eta Administrazio Kontseiluaren bermea izan zuen enplegu erregulazioko espedientea ez zela inoiz existitu behar, eta ondorengo hautaketa prozesuak ez zuela inolaz ere erantzun emisoreen beharrei. Egunerokoak oso argi utzi du amortizatutako plaza guztiak beharrezkoak zirela eta bere garaian salatutakoa aintzesten duela.
ELAk lanean jarraituko du EITBn eta gainerako sektore publikoan, herri honetako milaka langile behin behinekok pairatzen duten prekarietatea desagerrarazteko eta sektore publikoaren pribatizazioari ateari ixteko.