ELAk elkarretaratze batera deitu Kutxabanken, mugigarritasun geografikoaren aurka

Lekualdatzeko azken 30 jakinarazpenak batu ondoren, 250 langile baino gehiago izan dira lekualdatuak. Neurri horiek hartu dira bestelako aukerak, ez hain kaltegarriak, kontuan hartu gabe, eta lana eta familia uztartzeko beharrizanari kasu egin gabe. Horrelako neurrien jatorria Kutxabank-en I. Hitzarmenean dago. Izan ere, CCOOek, Pixkanaka-Kaskarik, ALEk eta GIVek sinaturiko hitzarmen horretan mugigarritasuna jasota dago, 120 km eta gehiagoko distantzietarako.
Gogoratu beharrekoa da, hitzarmen hori sinatu baino lehen, Donostia eta Bilboren arteko lekualdatzeak (100 km) bizilekua aldatzeko moduko mugigarritasun geografikotzat jotzen zirela. Beraz, hitzarmen horretan jaso den erreferentzia berria (120 km) ez da txiripaz jarri; aitzitik, helburua oso argi dago: enpresak EAEko hiru probintzien artean lekualdatzeak egin ahal izatea, trukean ia ezer ez eman beharrik izan gabe.
ELAk ezetz borobila sustatu nahi du enpresaren praktika horren aurrean. Batetik enpresak dio axola ziola langileen kontziliazioa; eta bestetik, horrelako kezkak azaltzen dizkiogunean, erantzuten digu lekualdatuek ez dutela aukerarik izango jatorriko bulegora itzultzeko.
Azkenik, esan behar dugu, zantzu guztien arabera, mugigarritasun-neurriek luze joko dutela. Hori dela-eta, ELAk mobilizazioen bidetik jarraituko du, eta beharrrezkoa balitz neurri gogorragoak ere bultzatuko ditu.