itunpeko irakaskuntza - Nafarroa

ELAk elkarretaratzea egin du CENen aurrean Nafarroa mailako lehen hitzarmena

ELAk elkarretaratzea egin du CENen aurrean Nafarroa mailako lehen hitzarmena
ELAk Nafarroako itunpeko ikastetxeetan dituen ordezkari sindikalek ANEG, CECE eta FEDACES patronalei eskatu diete Nafarroako itunpeko irakaskuntzako 1. Hitzarmena negoziatzeko, are gehiago orain Estatuko VII. Hitzarmena salatuta dagoenean.

ELAk deitoratu du SEPNA eta UGT sindikatuek zentralismoari men egiten diotela, Nafarroako baldintza propioak izateari uko eginez.

ELAk, Nafarroan ordezkaritza handiena duen sindikatua den aldetik, hemen lan egiten badugu, gure lan eta soldata baldintzak erabaki behar ditugula aldarrikatzen du, eta ez dugula inolako mobilizaziorik gabe Madrilen erabakitzen den hitzarmen pobre baten zain egon behar. Hitzarmen hori, gero, Nafarroan akordio prekarioekin osatzen da, eta, maila juridikoagatik, ez du betetzeko bermerik. Gainera, garrantzirik gabeko hobekuntza-neurri txiki eta hainbat murrizketa dakartza berekin.