OSAKIDETZAKO BILTEGIAK (ARABA)
ELAk elkarretaratzea egin du pribatizazioaren aurka

2023an, Osasun Sailak 269 milioi euro gastatu zituen zerbitzu pribatizatuetan eta azpikontratatuetan, aurreko urtean baino %9 gehiago.
Biltegiak pribatizatzeko 129 milioi enpresa pribatuen esku jarriko dituela iragarri du Osakidetzak. Erabaki horren aurka elkarretaratzea egin du ELAk gaur Gasteizen, beste sindikatuekin batera, lanpostuak suntsituko dituztela salatzeko eta pribatizazio proiektua bertan behera uzteko eskatzeko.
Osasun sailak biltegiak esku pribatuetan uzteko erabilitako argudioa da Osakidetzako langileek ez dutela gaitasunik espezializaio handia behar duten funtzioak egiteko. Errealitatea, ordea, bestelakoa da: orain arte lan horiek aurrera eraman dituzte. ELAk aspaldi hasi zuen bide juridikoa zerbitzu publikoen pribatizazio berri bat geldiarazteko eta egoera salatzeko mobilizatzen jarraituko du.