ELAk elkartasuna adierazi nahi die gaur Leongo Emilio del Valle mea-zuloan hildakoen senide eta lagunei

2013/10/28
Gutxienez sei langile hil dira gaur Leongo Emilio del Valle mea-zuloan gertatu den istripu baten ondorioz. Metano gas isuri batek eragin du ezbeharra, eta hildakoez gainera beste lau meatzari ospitaleratu egin behar izan dituzte, intoxikazio sintomak zituztelarik; espero da mea-zuloan beste langilerik harrapatuta ez geratu izana.

 

Meatzaritzako lan-baldintza gogorrak gauza jakina dira. Lantokia bera lazgarria da, eta lur azpian diharduten langileek arrisku handia pairatzen dute: bizia jokatzen da edozein unetan galeriak behera etor daitezkeelako, lehergaiak erabiltzen direlako eta isurtzen diren gasek beharginak intoxika ditzaketelako.

Sektore honetan ere laneko arriskuen prebentzioko arauak betetzea exijitu behar da, hots, 31/95 Legea, eta zehatzago 1389/97 Errege-Dekretua, zeinetan ezarri batira meatzaritzan lan egiten dutenen segurtasuna eta osasuna babesteko gutxieneko arauak.

ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die hildakoen senide eta lagunei, eta istripuaren zergatiak azter daitezela eskatzen du. Sindikatuak erakundeei eskatzen die berma dezatela prebentzioari buruzko arauak aintzat hartzea.