ELAk enplegu-erregulazio espedienteen inguruan Jaurlaritzaren informazio falta salatu du

2008/12/12
Gaur egun bizi dugun abagune ekonomikoa dela eta egunetik egunera aurkezten diren EEEen (Enplegu- Erregulazio Espedientea) inguruko informazio falta nabarmena salatu nahi dugu. Gardentasun falta honek helburu politikoa besterik ez duela azpimarratu nahi dugu.

ELArentzat onartezina da gardentsaun falta hau eta Jaurlaritzari hutsune hau berehala bete dezan eskaera zuzena egin zion joan zen asteko abenduaren 3an igorritako eskutiz baten bitartez. Astea igora da eta  oraindik erantzunaren zain gaude.

Ezinbestekoa iruditzen zaigu informazioa eguneratua izatea eta informazio hori sindikatuon eskuetan jartzeko behar besteko baliabide pertsonal zein material bideratzea, hartara gure aldetik espedienteak aztertzeko aukera izan eta beharrezko erabakiak hartu ahal izateko.

Eskaini beharreko informazioari dagokionez, hurrengo datuak jaso beharko lituzke:

1.      Aurkeztutako EEEen zerrenda, egunez egun eguneratua

2.      EAE bakoitzaren eskaera zehatza, modalitatea eta abar

3.      Hauen inguruko departamendu horren resoluzioak eta honetarako aurrikusten diren epeak.

4.      EAE hauek eragiten dieten langileen kopurua.

5.      Sektore eta eskualdeka banatua.

6.      Enpresek aurkeztu eta ondoren erretiratutako eskaeren zerrenda

 Beraz, eskaera berretsi egiten diogu Jaurlaritzari lehen bait lehen bitarteko guztiak abian jar ditzan eta gardentasunez joka dezan.