ELAk enplegu-politikei buruzko akordioaren edukia ezagutzea eskatzen du

2010/09/23
Ezin onartuzkoa da akordioa-ren edukia ezagutzera eman ez izana; bi aldeek benetan zer hitzartu duten ez dakigu. Hau larria da, enplegu-politikak langile-klasearentzat oinarrizko gaia baitira.

Espainiako gobernuak eta EAJk enplegu-politika aktiboak eskualda-tzeko akordioa lortu dutela-eta, ELAk honakoa adierazi nahi du:

 

  • Ezin onartuzkoa da akordioaren edukia ezagutzera eman ez izana; bi aldeek benetan zer hitzartu duten ez dakigu. Hau larria da, enplegu-politikak langile-klasearentzat oinarrizko gaia baitira. 
  • Behin eta berriz, propaganda gailentzen zaio errealitateari. Ohikoa da klase politikoak informazioaren ordez propaganda eta iritzi interesatua hedatzea. Jokabide hau ez da oso demokratikoa, eta politikarien irudi eskasa ematen du.  
  • Hitzartutakoa zer izan den berehala ezagutzera eman dezatela exigitzen dugu. Horrenbestez, ELAk bere iritzia akordioaren edukia ezagutzen duenean emango du