ELAk enplegua bermatuko duen industria plan bat eskatu die zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzari
Pasa den otsailaren 5ean bildu zen Papresako (Errenteria) enpresa batzordea Eusko Jaurlaritzarekin Lakuan. Bileraren helburua garbia izan zen, enplegua bermatuko duen industria plan zehatz bat aurkeztu dezala enpresa zuzendaritzak.
Izan ere, aspaldian dabiltza 250 langiletik gorak lan egiten dute papergintzako enpresa honetan egoera kaxkarraren eta ERE posible baten mamuak. Dirudienez zuzendaritzak enpresa saltzeko interesa du eta diotenez, inbertsore posible bat egongo litzateke. Arazoa da inbertsore honi, produkzioaren zati bat besterik ez zaiola interesatzen. Salmenta gauzatuko balitz plantilaren zati handi bat, ehun langile ingururen lan postuak arriskuan leudeke.
Baina gaur gaurkoz enpresaren zuzendaritzak ez du informazio argirik eman. Beraz, zuzendaritzak enpresaren etorkizuna eta lanpostuak bermatzeko plan zehatzik ez daukala agerian geratu da.
Egoera ikusita, langileen asanbladak 4 egunez produkzioa geratzea erabaki dute. Honela otsailaren 17, 20, 24 eta 27an 12:00etatik 16:00tara geratuko dira.