ELAk Entelgy Ibai enpresan dagoen prekarietatea salatu du

2015/12/22
ELAk Entelgy Ibai enpresan dagoen prekarietatea salatu du
ELAk Entelgy Ibaiko zuzendaritzak ageri duen sindikatuaren aurkako jarrera nabarmendu nahi du. Izan ere, ELAkide baten aurka jo du enpresa honetan aritzen diren langileen baldintza prekarioak salatzeagatik. ELAk eskatzen dio Entelgy Ibai enpresako zuzendaritzari atzera egin dezala bere mehatxuetan eta, bide batez, langileen batzordearekin negoziatzeari ekin diezaiola prekarietatearekin amaitzeko.