ELAk Eraikuntzako eta Zurgintzako Langileen 5. Mundu Biltzarrean parte hartu du

Sindikatuaren ordezkaritza bat Madrilen egiten ari den ICMren Kongresuan dago, mugetatik haratago antolatu eta eraikuntzako milioika langile migratzaileren prekarietateari aurre egiteko helburuarekin.
Urriaren 4tik 7ra ICMren 5. Mundu Biltzarra egiten ari dira (Nazioarteko
Eraikuntzako eta zurgintzako langileak), mundu osotik etorritako 700 ordezkari baino gehiago bertan direla.
Kongresu honek internazionalismoaren printzipioak berresteko eta eraikuntzako langileak mundu mailan antolatzeko balio du, sektoreko lan baldintzak eta segurtasun eta osasun baldintzak hobetzeko. Eztabaiden ondorioen, datozen urteetarako helburuak, agenda eta estrategia erabakiko dira.