AransGI

ELAk erosahalmena bermatzen duen akordioa lortu du

2024/02/08
AransGI gormutuen familien elkartean akordioa erdietsi du ELA sindikatuak. Horrela, Donostian, Bergaran eta Tolosan jarduten duten 36 langileen eroshalamena bermatuko da. Izan ere, KPIaz gaindiko soldata igoerak izango dituzte. Akordio hau arrakasta hutsa da, sektoreko gainontzeko erakundeetan langileek erosahalmena bermatuko duten akorioak lortzeko dituzten zailtasunak gogoan izanda.

AransGI elkarteko hiru zentroetan ELAk 100% ordezkaritza du. Sinatutako akordioak 2023-2026ko indarraldia izango du, eta sodatei begira, KPIari lotutako soldata igoerak jasotzen ditu, KPIaz gaindikoak hitzarmenaren azken 2 urteetan.

Bestelako hobekuntza ekonomikoei begira, kilometrajea hobetuko da, eta hori garrantzitsua da, kilometro asko egiten dituztelako. Gainera, antzinatasuna igoko zaie, eta lizentziak eta baimenak eguneratzeaz gain, aldibaterako ezintasunetako konplemuan ere hobetu dira hospitalizazioa behar bada.