ECOVIDRIO

ELAk erosahalmena bermatzen duen eta lanaldia murrizten duen akordioa lortu du

2024/02/20
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beira biltzeaz arduratzen diren langileei aplikatuko zaie hitzarmena. ELAk bi asteko greba deitu izana funtsezkoa izan da zuzendaritzak hitzarmen berria negoziatzeko.

ELAk hitzarmen berria lortu du Ecovidrio kudeatzen duen ASU azpikontratatutako enpresan. Akordioak plantillaren erosteko ahalmena bermatzen du, KPIari lotutako soldata igoerekin. Gainera, plantillaren soldatak berdinduko dira eta hori dela eta, batzuek %20, %30 eta %40tik gorako soldata igoerak izango dituzte. Hitzarmena Araban, Bizaian eta Gipuzkoan beira bitzeaz arduratzen diren 33 langileei aplikatuko zaie.

Urtebeteko negoziazioaren ondoren, ELAk 15 eguneko greba deitu zuen, eta zuzendaritzak hitzarmen berria negoziatzea onartu zuen. Honako edukiak izango ditu hitzarmen berriak:

1. Indarraldia: 2024-2026
2. KPIa langile guztientzat, eta soldatak homogenizatzea; kasu batzuetan, soldata igoerak %20, %30 eta %40tik gorakoak dira
3. Urteko lanaldia 1826 ordutik 1592ra murriztea
4. Gaixotasun arruntagatik aldi baterako ezintasunak modu nabarmenean osatzea
5. Jaiegunetako soldata igoerak
6. Subrogazio bermea hobetzea
7. Seme-alabak dituzten langileentzako hileko dirulaguntzak
8. Langileen batzarretarako ordaindutako orduak