Caveo Automotive (Funvera)

ELAk erosahalmena bermatzen duen eta lanaldia murrizten duen hitzarmena lortu du

2023/12/12
ELAk, enpresaren ordezkaritzaren gehiengoa izanik, pozik agertu da plantillaren lan baldintzak nabarmen hobetzen dituen akordioa lortuta.

Berako (Nafarroa) Caveo Automotive enpresan, lehen Funvera zena, 140 pertsona inguruk egiten dute lan. ELAk du enpresaren ordezkaritzaren gehiengoa, eta urte hasieran hasi zen hitzarmen kolektiboa negoziatzen. Orain itxi berri dute, lan baldintzak nabarmen hobetzea lortu ondoren.

Hiru urteko indarraldia izango duen akordio bat lortu dute, hobekuntza nabarmenak barne hartzen dituena: KPIaren araberako soldata igoera bermatzen da, urteko lanaldia 7 ordu murrizten da, aldi baterako kontratazioa mugatzen da, 60 urtetik gorako langileei gaueko lanari uko egiteko eskubidea aitortzen zaie, errelebu kontratua arautzen da eta 30 minutuko malgutasuna lanaldian bulegoetan lan egiten dutenentzat.