ELAk "Errausketaren ondorioak eta ordezko hautabideak" txostena aurkeztu du

2007/02/13
ELAk errausketaren ondorioei eta ordezko hautabideei buruz egin duen txostena aurkeztu du gaur Donostian. ELAko Ingurumen sailak egindako txostenak jasotzen duenez Euskal Herrian ditugun ekoizpen eta kontsumo ereduek gero eta hondakin gehiago sorraraztea eragiten du. Arazo honi amaiera emateko hondakinen errausketa ez dela aukera bakarra ere azpimarratzen du txostenak.

Aurkezpenean ELAko ordezkari Xabier Perez Herrero, Mikel Noval eta Janire Dominguez izan dira.