ANTOLIN TALDEA
ELAk errefusatu egin du enpresa ixtea eta 108 lanpostu suntsitzea ekarriko duen akordioa

Taldeak Volkswagen Navarra bezero nagusiaren galera alegatu du, automobilgintzaren sektorearen krisi eta ziurgabetasun testuinguru batean kokatuz. Hala ere, enpresa horren jarduera nagusia teilatu-altxagarriak, panelak eta sabaiak fabrikatzea da. Osagai horiek, nolanahi ere, ez dira fabrikatzeari utziko sektoreko elektritifikazioaren bidez.
ELAk salatu du kontsulta-aldian (epeak agortu gabe ere amaitu zen) ez direla egiaztatu lantegia ixteko arrazoiak. Era berean, ez da argitu, ez taldeak, ez Nafarroako Gobernuak berak, Antolinek utzitako lana zein enpresak egingo duen, eta foru lurraldean egingo den. Sindikatuaren ustez, Industria Saila ezin da inhibitu Alemaniako multinazionalari ematen dizkion laguntza publikoak kontuan hartuta, eta prozedura horren emaitza lurraldean 108 lanpostu suntsitzea da. Era berean, automobilgintzaren sektorean trantsizioa enpleguaren eta lan-baldintzen kontura egitea salatu du, azken urteetan enpresek irabazi handiak izan baitituzte sektore horretan.
ELAk gogorarazi du enplegu-suntsiketa hori saihets litekeela, Metalaren Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioetan aldarrikatu izan duen bezala, plantillaren subrogazioa aintzat hartuko balitz, besteak beste, hitzarmen hori ez sinatzeko arrazoia, CCOOk eta UGTk bermatu zutena.