ELAk erregularizazio prozesua kritikatu du

2005/02/08

ELAk Gobernuak bultzatu eta atzo hasi zen paperik gabeko inmigranteen erregularizazio prozesua kritikatu. Emérita Cuéllar, sindikatuko inmigrazio arduradunaren ustez, "prozesuak itxaropen handiak sortu ditu, baina ez dago batere argi zenbatek lortu ahal izango duten euren egoera erregularizatzea. Milaka pertsonek bere interesa agertu interesa dute, baina ez zaie batere erraza izango denei prozesu honetan sartzea bulegoak egunean hiru orduz bakarrik irikiko dituztelako. Inmigranteen eskubideekin jolasten dabiltza eta arrisku handia dago euren eskubideak urratzen jarraitzea".

Alazne Alonso, inmigrazio konfederazio arduradunak adierazi duenez "ez dakigu ekintza honen hondoan zer dagoen; kea saltzen da, baina hutsune asko dago, eta guzti honen atzean PPren atzerritartasun legea dago". ELArentzat, PSOE bere irudia garbitzeko saiakera izan daiteke, besterik ez.