FAMILIA EREDUAK
ELAk erreklamazio kolektiboa aurkeztu du Europako Kontseiluan, guraso bakarreko familien diskriminazioaren aurka

Egoera diskriminatzaile horren ondorioz, amak aukeratu behar du ea berak zaintzen duen diru sarrerarik gabe, edo hirugarren baten zainduko duen kostu ekonomiko baten truke. Pobrezia eta gizarte bazterketa arriskuan jartzen ditu adingabe horiek eta haien gurasoa.
Erreklamazio kolektiboa Asociación Madres Solteras por Elección elkartearekin lankidetzan aurkeztu da, Estatuan ez dagoelako berdintasunezko Gizarte Segurantzaren estaldurarik guraso bakarreko familientzat, emakumeen diskriminazioa betikotzen delako eta, gainera, adingabeei bi gurasoko familietako seme-alaben baldintza berdinetan zainduak izateko eskubidea ukatzen zaielako.
Era berean, ELAk zain jarraitzen du Konstituzio Auztegiak zein erabaki hartuko guraso bakarreko hainbat familiek aurkeztutako errekurtsoekin, Auztegi Gorenak ezeztu ondoren.