ELAk ERTEek eragindako plantillen soldata % 100 osatzeko eskatu die Gipuzkoako ostatu-enpresei

2020/04/02
ELAk Gipuzkoako ostatu-enpresei eskatu die koronabirusaren krisiak eragindako ERTEen eraginpeko plantillen soldata % 100 osatzeko, eta aurreratu du, baldintzak betetzen ez badira, sindikatuak legezko bide egokiak erabiliko dituela sektoreko langile guztiei osagarri hori kobratzeko eskubidea bermatzeko.

Gipuzkoako hotel eta ostatu ia guztiek, martxoaren 19ko 257/2020 agindua betez, EEEak tramitatu dituzte edo tramitatzen ari dira ezinbesteko arrazoiengatik. Agindu horrek, hotel eta bizitoki guztiak irekitzea debekatzen zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 6. artikuluarekin bat etorriz. Dekretu horren bidez, ALARMA-EGOERA deklaratu zen.

Hala ere, gaur egun, hotel batek ere ez du baieztatu langileei beren soldaten osagarri totala ordainduko zaienik, nahiz eta Gipuzkoako hotelek 2019an irabazi kolosalak pilatu zituzten eta Gipuzkoako Ostatuen Hitzarmen Kolektiboaren 25. artikuluak ezartzen duen enpresak guztiz osatu behar duela soldata ezinbesteko kasuetan, enpresak kotizatzeko betebeharretik salbuetsita geratzen direnean. Hau da oraintxe gertatzen ari dena.

Zehazki, martxoaren 17ko 8/2020 Legegintzako Errege Dekretuak, COVID-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko neurriei buruzko dekretuak, 24. artikuluan ezartzen du enpresak Gizarte Segurantzari egindako ekarpenaren % 75 ordaintzetik salbuetsita egongo direla, eta% 100ekoa izango dela 50 langile baino gutxiago dituzten enpresentzat.