ELAk ertzain baten autoan lehergailu bat jarri izana salatzen du

2007/09/13
Gizalan, Zerbitzu Publikoetako Federazioak gaitzetsi egin du atzo gauean Andoainen ertzain baten autoari lehergailu bat jarri izana. Zerbitzu Publikoetako Federazioak bere elkartasuna adierazi nahi dio ertzain honi, eta bide batez, gizartean haserrea sortzen duten honelako ekimenak bertan behera uztea exijitzen du berriro ere.

Halaber, Barne Saileko agintariei segurtasun neurriak bete eta betearazteko duten ardura gogorazi nahi diegu, ertzainen segurtasunen arduradun baitira. Balza Sailburuari, prestakuntza ematea eskatzen diogu eta baita bakoitzaren ardura maila zehaztu, egiaztapen neurriak ezarri eta neurri hertsakorrak indarrean jarri segurtasun neurriak betetzeko.