ELAk ertzain baten etxe atarian lehergailu bat jarri izana salatzen du

2008/09/16
Gizalan, Zerbitzu Publikoetako Federazioak gaitzetsi egin du irailaren 15ean Barakaldo ertzain baten etxe aurrean lehergailu bat jarri izana.

Zerbitzu Publikoetako Federazioak bere elkartasuna adierazi nahi dio ertzain honi, eta bide batez, gizartean haserrea sortzen duten honelako ekimenak bertan behera uztea exijitzen du berriro ere.